lunes, 19 de mayo de 2014

PROIEKTUAK II - ENTREGA FINALA: etxebizitza + estudioa Ondarretan

Lehenengo kurtso honi amaiera emateko urte osoan zehar landutako hainbat gaitasun biltzen duen ariketa landu behar izan dugu: Ondarreta hondartza (lehenengo lerroan) etxebizitza unifamiliarra eta arkitektura estudioa. 

Hauxe da enuntziatu osoa: 

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.

Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.

Programa:

- Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…

Hauek dira tokiko hainbat argazki:
















Hobeto kokatzeko ingurua, hemen uzten dizuet bi kokapen plano: 




Proiektuarekin hasteko, lehenengoz lekua aztertu behar genuen, inguratzen duen guztia irudikatuz apunte batzuen bidez: 



Behin azterketa gauzatuta, erreferentziak bilatzera ekin nuen proiektuarekin jarraitzeko.

Influentzia nagusi bezala RYUE NSHIZAWA arkitektoaren Moriyama House erabili dut:  etxebizitzaren gune desberdinak banatzen ditu eta lorategia haien elkargunea izango da, kanpo eta barne espazioen arteko lotura ezarriz.






Beste alde batetik estilo neoplastikoko arkitekto batean oinarritu naiz: THEO VAN DOESBURG-en Etxebizitza partikularra: forma geometriko batekin espazio zabalak sortzen ditu hauek forma desberdinez konbinatuz eta itxitura pixkanaka desagertuz.




Erreferentzia hauen azterketa aurreko post-ean aurki dezakezue, eta entregan ere: 



Orduan, hurrengo ideograma eta piktograma zehaztu ditut: 




Bi erreferentziak lotuta eta 3 asteetan zehar proiektuari buelta emanez, hurrengo emaitza lortu dut: lorategia erdiko nukleo bezala zehaztu dut trantsitzio gunea izanik eta haren inguruan 3 "modulu" eratu ditut (eguneko eta gaueko eraikina, eta estudioa).






Esa dudan bezala, lorategiari garrantzia eman diodanez, diseinatzerako orduan garrantzia eman diot. Horregatik, egoteko bi espazio desberdin sortu ditut: alde batetik publikoagoa dena eta beste aldetik pribatua (etxebizitzari dagokiona). Espazio hauek desberdinduita daude naterial desberdin bidez.

Lorabtegiaren garrantziari jarraituz, zehaztuko du eraikinaren orientazioa. Alde batetik hondartzarantz zabaltzen da dituen bista izugarriengatik eta lorategirantz ere, barne eta kanpo konexioa gauzatzeko.

Eguneko eraikinean (hondartzarekiko gertuen dagoen eraikina), sarrera, jangela, sukaldea eta egongela aurki dezakegu. Lehenengo hirurak beheko solairuan aurkitzen dira, egongela, berriz, goikoan komun txiki batekin eta terrazaren sarbidearekin.

Gaueko eraikinean logelak aurkitzen dira. Honi ailegatzeko, bi eraikinen arteko konexio lehenengo solairuan ezarri dut gaueko eraikinaren behealdean kotxeak aparkatzeko tokia baitago. Lehenengo solairun semeen bi logelak aurkitzen dira, konektatuta komun baten bitartez; eta goikoan logela printzipala aurkitzen da terraza txiki batekiko sarbidearekin ere. 

Estudioa bi pisutan banatzen da: behekoa sarrera bezala egiten du eta bertan komun bat ere aurki dezakegu; eta goikoan lan egiteko tokia ezarri dut. 

Azaldutako guztia hobeto ikustarazteko, bi maketen (1/200 eta 1/100 eskalan eginda) hainbat argazki uzten ditut:


Eskala: 1/200


Eskala: 1/100
















Beraz, honekin agur esaten diogu arkitekturako lehenengo kurtsoko PROIEKTUAK irakasgaiari, hurrengo urtean gehiago!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario