martes, 29 de octubre de 2013

3. ariketa - bigarren astea

Bigarren aste honetarako proiektuarekin hasi behar ginen, ideiak moldatuz, espazioa ondo ordenatu, eta erabiliko dugun materiala hasi erabiltzen. Horretrako, zikinean, 20m2-ko egin behar dugun logelaren maketa bat egin dut.



Nahiz eta guztiz amaituta ez egon, ikusi ahal da zein da nire ideia espazioaren distribuzioari buruz. Nire helburua zen bainugela pixka bat aislatzea, baina gero gainontzekoa guztiz irekia egotea, espazio zabal baten ideia emateko. Gainera, espazioari erreparatuz, ikusi ahal da nola ohea eta mahaia kontrako alboetan ezarrita dauden, alde bakoitza eginkizun ezberdinetarako baitira. 
Ahaztu zait esatea, sarreran, pareta bat ezarri dudala ohearen bista izkutatzeko eta espazio hori erabiliko dut txamarrak, zapatak (apalategian),... uzteko tokia bezala, etxeko atari bat izango balitz moduan.
Espazioa aurrezteko, saiatu naiz apaletagiak mobiliarioarekin bat egitea, dena pieza bat eginez.



Hau dena, 1/20 eskalan egindako plano batean zehaztuta dago bihar klasean distribuzioari buruzko azken erretokeak egin ahal izateko.

martes, 22 de octubre de 2013

3. Ariketa: nire logela.

Hurrengo hiru asteetan egingo dugun proiektua logela bat da, 20 m2-koa.
Horretarako irakasleek eskatu ziguten gure logelako argazki batzuk lortzea:



Nire kasuan, ez da bakarrik nire logela, baizik nire ahizparena ere. Beti egon gara elkarrekin logela berdinean eta gure espazio pertsonal eta pribatua da, non gure sekretu eta pertsonalitatearen arrastroa utzi dezakegu; eta dekorazioa eta arkitekturari dagokionez, libreki kombinatu dezakegu. Kontuan izan behar dugulako, gure logelan sartzerakoan gure munduan sartzen garela, gure ispilua dela.

Horretarako, gure lehentasuna zen ahalik eta argi gehien lortzea, horregatik kolore argiz konbinatu dugu (berdea eta laranja), eta egurra nahiko argia da. Pertsonalago egiteko, hainbat argazki jarrita ditugu. Gainera, kortxoa logelari ematen dio logelari informaltasun ezaugarria, bertan edozer jarri ahal delako. 

Nire ahizparekin egoteak egin du lagun minak bihurtzea, gainera adin berekoak gara; baina hori ez du esan nahi familiagatik aldentzea. Gure ustez, logela bakarrik da espazio pertsonal bat bakarrik egoteko, ikasteko, ... bakoitzak bere gauzak egiteko erabiltzen dena, eta bertan ez dugu igarotzen egun osoa, familiarekin egoteko beste gela batzuk badaudelako. 



martes, 15 de octubre de 2013

2. ARIKETA: Txabola

Aurreko klase egunean, irakasleek esan ziguten maketak euki behar izan zituen aldaketa batzuk entregatzeko orduan, eta aste bat ondoren, honako emaitza hau lortu dut:






Egin izan ditudan aldaketak bakarrik lotureei dagozkienka izan dira, eta bere funtzioa izan da zurruntasuna emateko, adibidez teilatutik bertikalki ateratzen diren kabioetan.

Bai teilatua, bai hormak eskalonatuak daude, txabola errealitatera eramanez gero, ura barruan ez sartzeko; baina horri ere gehitu behar zaio nola hormak osatzerakoan, bigak estaltzen dira aislamendua hobeto mantentzeko.

Teilatuan dagoen zuloa (mailen aldaketan) eginda dago bertatik eguzkia edo argia sartu ahal izateko.

Azkenik, errealitatean pixka bat imajinatzeko, txabola egindako material berdinarekin zuhaitza batzuk jarri ditut, erabilitako loturen ezaugarriak mantenduz.

Ezaugarri guzti hauek planoetan argi eta garbi ikusten dira:




Planoetan ebakidura bat zehaztu dut ikusteko nola dagoen teilatua kokatuta. Falta den erdia (azken irudian) lotura berdina du, baina bakarrik bere altuera desberdina da. 

Proiektuari "agur esateko", azken argazki hau argitaratzen dut, ikusteko nola lotura berdinekin hainbat proiektu egin ahal dira.



martes, 8 de octubre de 2013

2. Ariketa

Bigarren ariketa honetan egurrezko xaflen bidez etxe edo txabola bat egin behar dugu, 10m karratukoa.

Horretarako lehendabizi kontuan izan behar izan ditugu zaflen arteko loturak, proiektuaren garrantzia bertan baitago.




Ikusi ahal denez azkenengo argazkian, teilatua gehituta dago eta behin hori zehaztua txabolaren azala egiteari ekin diot.

Xaflen ordena konkretuki aukeratuta dago noizbaiten, etxe hau errealitatera bidalita, euria egiten badu, etxean ez filtratzeko.

Baina proiektu hau erabaki dut laku baten ondoan etxe bat izatea, eguraldi eta klima ona duen leku geografiko batean, horregatik teilatua ez du inklinazio handirik.








Teilatuari buruz, zehiarrak diren xaflak jartzerakoan, horizontalak diren beste batzuk jarri behar izan ditut ondo eusteko.

Hau oraindik hasiera da, itxaron behar izango duzue amaiera ikusteko.