martes, 18 de febrero de 2014

2. ARIKETA: borda pasiegoa

Bigarren ariketa, pasiego etxola bat sortzea izango da. Kasu honetan, familia bat, 3 senidekoa gutxienez, egongo da eta bere helburua izango da asteburua igarotzea.

San Roque de Riomiera

Ariketarekin asteko, lehenengo ikerketa lanari ekion behar zaio, tipologia aztertuz: 

9 x 6 metroko harriz hormekin inguratutako espazioa eraikitzen da borda eta hormen artean, erdialdean, bi zutabe izan ohi dute, estalkia mantentzeko. Tradizioari erreparatuz, beheko solairua ikuilu bezala funtzionatzen du eta goikoan etxebizitza funtzioa izango da.
 Eginkizun bikoitza hau duten eraikinak arkitektura mixtoaren barnean aurki ditzakegu.


Bi solairuakharrizko eskaileren bitartez komunikatuta daude.

Hormen zuloak urriak eta txikiak dira, neguko hotzetik babesteko.

Kokapena honakoa da, Vega de Pas, Kantabria:



Etxola hau giztiz integratuta dago naturan, horren parte izanez: 



Behin lekua aztertuta dagoenean, tipologiari ekingo diogu. 
Aurrean azaldutako tradizioari jarraitu behar diogunez, erabilitako materialak harria eta egurra dira, eta haurreko argazkietan ere ikusi daiteke.
Lortu nahi dudan konposizioa honako hau da, egurra eta harria



Bihar, zuzenketari ekingo diogu, proiektua pixkanaka forma hartuz.



martes, 11 de febrero de 2014

PROIEKTUAK II - 1. ariketa: izoztegia

Ailegatu gara bigarren lauhilabetearen 4. astera eta horrek proiektuaren entrega dagoela deritzo. 

Izoztegi bat sortu behar genuen Ondarreta hondartzan (komunak gehituz); horretarako lehenago tokia aztertu behar zen eta aukeratu eraikinaren tokia, paseo osoan zehar, paseoa eta hondartzaren altuera aldatzen baita. 

Nire kasuan, honako hau da kokapena (markatuen dagoen modulua):


Leku honetan dagoen altuera metro batekoa da, eta hau aukeratu nuen, geroago azalduko dudan bezala, hondartzarekiko konexioa sortu nahi nuelako.

Aurreko asteko ideia behin aurkeztuta klasean eta gogoeta eginez, izoztegiaren proiektua beste forma bat hartu du. Aurreko asterako egindako ideian erabilitako modulu bat erreferentzi bezala hartu dut, ideograma eta influentzia berri batzuk finkatuz:



Erreferentzia nagusia Mies Van der Rohe izan da Farnsworth etxearekin. Bi altueratan banatzen du "xafalk erabiliz eta haien artean konektatuta daude bertikaltasun elementuekin, horizontaltasuna bestearen gainetik nabarmenduz. Horrez gain, horizontaltasun kontzeptuarekin, eraikina guztiz integratzen du ingurumenean, ostoporik sortu gabe.



Beraz, nire proiektuan ideia hau ere erreflejatu nau nuen, hiriaren eta hondartzaren arteko konexioa sortuz, izoztegia trantsitziozko elementu bat izanez; eta izoztegi osoan zehar Donostiak inguratzen duen pasaia desberdinak ikusi ahal dira.

Beste alde batetik, "xaflak" konbinatzerako orduan maila desberdinak egiteko, Jorge de Oteiza eskultorea erreferentzi bezala hartu dut, bere obra batzuetan ikusi ahal delako karratu eta laukizuzenen bidez irudi edo bolumenak sortu ahal direla, eta elementu guzti hau erabat konektatuta geratzen dira.




Azken finean, izoztegia denbora pasatzeko leku bat izan behar da, paisaiaz disfrutatuz, eta urte osoan zehar, hau da, nahiz eta izoztegua itxita egon, eraikina aterpe funtzioa betetzen du.



Behin proiektuaren oinarriko atala erakutsita, planoak hutsiko dizkizuet:
Ariketan eskatzen zen planoak egitea 1/30 eskalan, baina tamainagatik 1/50, eskala txikiago batean, eginda daude. Maketa berriz, 1/30-n.

Oina:


Altxaerak:




Ebaketa, izoztegiaren barneko aldea hobeto ulertzeko:




Azkenik, maketaren hainbat argazki:












martes, 4 de febrero de 2014

PROIEKTUAK II: 1. ARIKETA: ideograma eta ereferentziak

Bigarren lauhilabete honi hasiera emateko honako proiektua proposatu ziguten: izoztegi bat Ondarretan. Horretarako lehendabizi, zonaldea aztertu behar izan genuen, proiektuaren kokapena zehaztu ahal izateko. Behin hori jakinda, bere esentzia bilatzera ekin nion: ideia. 

Proiektuarekin saiatu naiz hiria eta naturaren arteko lotura edo konexioa ezartzea, itsaso eta hondartzari garrantzia emonez, hiriaren "mugak" baitira. Beraz, ideograma honako hauxe da:




Ideia hau garatzeko erreferentzia bezala RCR Arkitektoak hartu ditut




Ikusi ahal denez, urarekin erlazioa lortu nahi dute, eta horretarako laminak kurbatuak erabiltzen dituzte.

Nire ideiari erreparatuz, estalkiari garrantzia eman diot intentzio berdina bete nahian, eta ezaugarri kurbatu hori erabiliz ere, izoztegiaren eraikinaren forma ezarri dut, hondartza eta hiriaren arteko "ibilbide" bat sortuz.

Laburbilduz, Donostiako mugen "mugimenduen" bidez, naturaren eta hiriaren arteko erlazioa bete nahi izan dut, garrantzitsuena ahaztu barik (niretzat): itsasoa.