martes, 4 de febrero de 2014

PROIEKTUAK II: 1. ARIKETA: ideograma eta ereferentziak

Bigarren lauhilabete honi hasiera emateko honako proiektua proposatu ziguten: izoztegi bat Ondarretan. Horretarako lehendabizi, zonaldea aztertu behar izan genuen, proiektuaren kokapena zehaztu ahal izateko. Behin hori jakinda, bere esentzia bilatzera ekin nion: ideia. 

Proiektuarekin saiatu naiz hiria eta naturaren arteko lotura edo konexioa ezartzea, itsaso eta hondartzari garrantzia emonez, hiriaren "mugak" baitira. Beraz, ideograma honako hauxe da:




Ideia hau garatzeko erreferentzia bezala RCR Arkitektoak hartu ditut




Ikusi ahal denez, urarekin erlazioa lortu nahi dute, eta horretarako laminak kurbatuak erabiltzen dituzte.

Nire ideiari erreparatuz, estalkiari garrantzia eman diot intentzio berdina bete nahian, eta ezaugarri kurbatu hori erabiliz ere, izoztegiaren eraikinaren forma ezarri dut, hondartza eta hiriaren arteko "ibilbide" bat sortuz.

Laburbilduz, Donostiako mugen "mugimenduen" bidez, naturaren eta hiriaren arteko erlazioa bete nahi izan dut, garrantzitsuena ahaztu barik (niretzat): itsasoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario