martes, 17 de diciembre de 2013

5. ARIKETA: bi ikasleentzako etxebizitza (tailer bateratua)

Lehen lauhilabete honi amaiera emateko, tailer bateratuan, bi ikasleentzako etxebizitza bat osatu behar genuen, arkitektura unibertsitatearen lorategian aurkitu ahal degun moduluan.





Hasteko aipatu behar det nire proposamen osoaren ideia: espazio zabal eta sinple bat eratu nahi nuen, dena eskuragarri izateko nahian. Ikusi ahal denez, ez ditugu aterik aurkitzen, "kontradikzio" bat bezala bilatzen ari nintzelako: dena irekia egoteko, baina behar den intimitatea mantenduz.

Proposamen osoa bi pisutan bananduta dago: lehenengoan "eguneko" espazioa aurki dezakegu (bizikleta gordetzeko, sukalde txiki bat eta ikasteko tokia); bigarrenean, berriz, "gaueko" espazioa dago (logelak eta sofa gune bat erlazatzeko bezala).



Ariketa honen atalik bereizgarriena eskailerak dira. Horretarako, ingrabidadea ezaugarri bezala erabili dut, eta eskailerak flotanteak izango dira. Baina ez dute zeregin bakarra; ikusi ahal denez balda bezalako batzuk sortzen dira, eta ikas gunearekin erlazio bat usten du. Gainera, ezarritako bi aldeetako baldak haren arabera daude antolatuta. 
Eskailera hauek ezartzeko, aurreko post-an aipatu nuen bezala, Alvaro Siza arkitektoaren adibide batzuk erreferentzia bezala hartu dut. Baina ez hori bakarrik, eskailerak sofarekin egiten duen konbinazioa ere.




Eskaileraz aparte, leihoak ere garrantzi handia dute. Kontuan izan behar dugu dagoen lekuan gure proiektua eta nola kaleari nahiko begiratzen dio. Ordun, lehenengo pausoa izan zen leihoak antolatzea. Gero, Siza arkitektoa ere influentzia bezaa hartu det, sakonera emateko eta horrela nolabaiteko intimitatea lortzen da. 

Azken hau ondo ulertzerko, eraikinaren altxaerak errepresentatu ditut eta horrela ingurunearekiko duen harremana ere ikusi ahal da:




Proiektu honi amaiera emateko, beste argazki eta ebaketa batzuk utziko ditut, sortutako etxebizitza hobeto ulertzeko:








martes, 26 de noviembre de 2013

4. ARIKETA: 2 ikasleentzako etxebizitza (proposamena)

Proiektu honentzako bi ikasleentzako etxebizitza bat eratu behar genuen arkitektura unibertsitatearen sarrera dagoen espazioa mugatu bat erabiliz. 

Ariketa honen helburua zen eskailera bat ezartzea etxebizitzan.

Horretarako espazio horren eta ingurunearen maketa bat egin behar izan dut.















Hobeto errepresentatzeko, etxebizita eta bere inguruaren plano desberdinak egin ditut:

Altxaera eta oina:


Altxaerak ebaketen bidez fatxada eta sarrera ikusteko, eta ingurune berriko atalak eratzen duten sentzazioa ikusteko:




Hurrengo planoak etxebizitzaren distribuzioa azaltzen dute, eta eskaileretatik egin ditut ebaketak, haien egitura hobeto ulertzeko:





Amaitzeko, ezin naiz ahaztu influentzieei buruz. Kasu honetan, Alvaro Siza arkitektoa erreferentzia bezala hartu dut eskailerak egiteko, bera ingrabitatea erabiltzen duelako. Horri gehitu behar diogu konpaktuak diren baldak (elementu bakarra sortuz) eta leihoen organizazioa.





martes, 5 de noviembre de 2013

Lauhilabetearen liburua:

Lauhilabete honetarako hurrengo liburua irakurtzea erabaki dut: "Casa Collage" Xavier Monteys eta Pere Fuentes idazle bezala; eta etxeari buruz hainbat hausnarketa egiten ditu.



3. ARIKETA: logela


Hiru aste pasa ondoren, logelaren proiektua guztiz bukatuta dago;eta maketa eta planoen bidez aukeztuta dago: 20m2 -ko azalera du eta bainugela ere gehitu zaio (6m x 3.5m x 2.5m). Argazkietan ikus daiteke erabilitako distribuzioa.







Kasu honetan, bainugela txikia egin dut garrantzia kentzeko, nire logelaren nagusitasuna ikas-lekua edo eguna (goiza eta arratsaldea) igarotzen den tokiari eman nahi izan diot. Horregatik mahai handi bat dago (horrela lankideak ere lan egin dezake) eta balda batzuk dena ondo ordenatu ahal izateko.
"Puf" txiki bat ezarri nahi izan dut erlazatzeko area bat izateko ere.

Baldeei esker, ohea eta lan-mahaia ez daude konektatuta eta bi zonalde desberdin sortzen dira. Ikusi ahal denez, baldak eta ohea konektatuta daude.

Ohearen oinetan armairu handi bat dago, baina sarreran beste txiki bat aurki dezakegu zapatak usteko adibidez. 

Deskribatutako zonalde guzti hau oso geometrikoa da (forma karratuak eta laukizuzenak, aulkia barne) eta hau errepresentatzeko Rietveld arkitektoa adibide edo erreferentzia bezala erabili dut. Hemen usten ditut bere lanen adibide batzuk eta horrela aipatutako formak ikusi ahal dira.

     




Leihoei buruz, erreferentzia berdina izan da, forma horietan oinarritu naiz. Ikas-mahaiaren gainean luze bat dago argia sartzeko eta horregatik baldak ez daude itxita. Beste arrazoi bat da bi aldeetatik erabilera izateko. 



Bainugelaren kasuan, forma zikularrak ezarri nahi izan ditut eta horretarako Oporton dagoen hurrengo kasua erreferentzia bezala hartu dut:

Remodelación de una casa en Oporto. spaceworkers



Proiektuarekin amaitzeko, hurrengo argazkiak uzten ditut:










martes, 29 de octubre de 2013

3. ariketa - bigarren astea

Bigarren aste honetarako proiektuarekin hasi behar ginen, ideiak moldatuz, espazioa ondo ordenatu, eta erabiliko dugun materiala hasi erabiltzen. Horretrako, zikinean, 20m2-ko egin behar dugun logelaren maketa bat egin dut.



Nahiz eta guztiz amaituta ez egon, ikusi ahal da zein da nire ideia espazioaren distribuzioari buruz. Nire helburua zen bainugela pixka bat aislatzea, baina gero gainontzekoa guztiz irekia egotea, espazio zabal baten ideia emateko. Gainera, espazioari erreparatuz, ikusi ahal da nola ohea eta mahaia kontrako alboetan ezarrita dauden, alde bakoitza eginkizun ezberdinetarako baitira. 
Ahaztu zait esatea, sarreran, pareta bat ezarri dudala ohearen bista izkutatzeko eta espazio hori erabiliko dut txamarrak, zapatak (apalategian),... uzteko tokia bezala, etxeko atari bat izango balitz moduan.
Espazioa aurrezteko, saiatu naiz apaletagiak mobiliarioarekin bat egitea, dena pieza bat eginez.



Hau dena, 1/20 eskalan egindako plano batean zehaztuta dago bihar klasean distribuzioari buruzko azken erretokeak egin ahal izateko.

martes, 22 de octubre de 2013

3. Ariketa: nire logela.

Hurrengo hiru asteetan egingo dugun proiektua logela bat da, 20 m2-koa.
Horretarako irakasleek eskatu ziguten gure logelako argazki batzuk lortzea:



Nire kasuan, ez da bakarrik nire logela, baizik nire ahizparena ere. Beti egon gara elkarrekin logela berdinean eta gure espazio pertsonal eta pribatua da, non gure sekretu eta pertsonalitatearen arrastroa utzi dezakegu; eta dekorazioa eta arkitekturari dagokionez, libreki kombinatu dezakegu. Kontuan izan behar dugulako, gure logelan sartzerakoan gure munduan sartzen garela, gure ispilua dela.

Horretarako, gure lehentasuna zen ahalik eta argi gehien lortzea, horregatik kolore argiz konbinatu dugu (berdea eta laranja), eta egurra nahiko argia da. Pertsonalago egiteko, hainbat argazki jarrita ditugu. Gainera, kortxoa logelari ematen dio logelari informaltasun ezaugarria, bertan edozer jarri ahal delako. 

Nire ahizparekin egoteak egin du lagun minak bihurtzea, gainera adin berekoak gara; baina hori ez du esan nahi familiagatik aldentzea. Gure ustez, logela bakarrik da espazio pertsonal bat bakarrik egoteko, ikasteko, ... bakoitzak bere gauzak egiteko erabiltzen dena, eta bertan ez dugu igarotzen egun osoa, familiarekin egoteko beste gela batzuk badaudelako. 



martes, 15 de octubre de 2013

2. ARIKETA: Txabola

Aurreko klase egunean, irakasleek esan ziguten maketak euki behar izan zituen aldaketa batzuk entregatzeko orduan, eta aste bat ondoren, honako emaitza hau lortu dut:






Egin izan ditudan aldaketak bakarrik lotureei dagozkienka izan dira, eta bere funtzioa izan da zurruntasuna emateko, adibidez teilatutik bertikalki ateratzen diren kabioetan.

Bai teilatua, bai hormak eskalonatuak daude, txabola errealitatera eramanez gero, ura barruan ez sartzeko; baina horri ere gehitu behar zaio nola hormak osatzerakoan, bigak estaltzen dira aislamendua hobeto mantentzeko.

Teilatuan dagoen zuloa (mailen aldaketan) eginda dago bertatik eguzkia edo argia sartu ahal izateko.

Azkenik, errealitatean pixka bat imajinatzeko, txabola egindako material berdinarekin zuhaitza batzuk jarri ditut, erabilitako loturen ezaugarriak mantenduz.

Ezaugarri guzti hauek planoetan argi eta garbi ikusten dira:




Planoetan ebakidura bat zehaztu dut ikusteko nola dagoen teilatua kokatuta. Falta den erdia (azken irudian) lotura berdina du, baina bakarrik bere altuera desberdina da. 

Proiektuari "agur esateko", azken argazki hau argitaratzen dut, ikusteko nola lotura berdinekin hainbat proiektu egin ahal dira.