martes, 15 de abril de 2014

PROIEKTUAK II: 3. ariketa - etxebizitza + estudioa Ondarretan

Hirugarren eta kurtsoko azken ariketa honi hasiera emateko, etxebizitza + arkitektura estudio bat diseinatzea proposatu dituzte irakasleek, Ondarreta hondartzan dagoen solar batean kokatuta. Hemen usten dizuet enuntziatua dena ondo azalduta:

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.

Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.

Programa:

- Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…

Hemen usten dizut partzelaren eta bere ingurunearen hainbat argazki:
 

 






Aste honetarako (apirilak 16), 2 arkitektoen 2 etxebizitza ezberdin aztertu behar ditugu, hauek bilatutako ideia nagusiak izango baitira. 

Hautatutako lehenengo arkitektoa Ryue Nishizawa da eta bere obra MORIYAMA HOUSE erabili dut erreferentzia bezala. 

Beraz, elementu aurrefabrikatuen bidez lortzen du barrualde eta kanpoaldeko konexio absolutua lortzen. Horretarako apurtzen du etxebizitza bloke baten ideiarekin, atal desberdinetan banatuz, eta naturarekin (kalearen bidez) erlazionatzen ditu.

Lorategiak kalearekin guztiz konektatuta daude, eta horrek eragiten du modulu bakoitzeko kideak leku batean elkartzean. Esan behar da, etxe honen jabeak, ezaugarri honen bidez, aldatu dezake zein modulu jarri alkilerrean edo ez; jabe honek ideia honen bezeroa baitzen. 

Laburbilduz, Moriyama etxean ikusten da argi eta garbi espazio pribatu eta publikoen arteko konbinaketa.
Ideia:


Altuera desberdinetan aurkitzen ditugun oinak:


















Hemen usten dizuet egindako azterketa (erabilitako oina, altuera desberdinetan aurkitzen ditugun guneak aurkezten ditu):

1.- Programa:


2.-Pribatutasuna:


3.- Egitura + gune hezeak + ibilbideak:


Nire bigarren erreferentzia izan da Theo Van Doesbrug arkitektoa. Kasu honetan NEOPLASTIKO izeneko estiloan oinarrituta dagoen " etxebizitza partikularra" edo "artista baten etxea" (3 solairukoa).

Simetria eta orientazioarekiun guztiz apurtzen da: eraikinak ez du aurreko edo atzeko alderik, alde guztiak garrantzia berdina dute, inguratzen dion fatxada (bere diseinuan gero zentratuko nahiz) protagonista bihurtuz.

Arkitektura estilo hoenk ez da molde batean oinarritzen edo ez du helburu forma bat hartzea, erabilitako formak (laukizuzenetan oinarritutakoak) era libre batean ezartzen dira. 

Eraikinaren barruan, oinak aztertuz, ikusi ahal dugu nola otziturak desagertzen dira, espazio irekiak sortuz.

Koloreak nabarmetzen dira: pintura espresatzeko era berri bat izango da, leku eta denbora desberdinak errepresentatuz. Beraz, dekorazio guztia koloreetan oinarrituko da.











Egindako azterketa:

1.- Programa: 




2.- Pribatutasuna:




3.- Egitura + ibilbideak + gune hezeak:




Honekin amaitu da bi etxebizitza hauen azterketa, proiektua oinarritu ditudan bi ideiak betetzen dituztenak. 

Hurrengo egunerako (apirilak 30) gure ideiaren hainbat plano eta maketa entregatu behar ditugu klasean.

Ordurarte itxaron behar izango dozue!

domingo, 6 de abril de 2014

TAILER BATERATUA - azken eguna: Imanolena etxearen zuinketa

Bost asteko tailer bateratu honi amaiera emateko, lau asteetan zehar eigndako azterketa aurkeztu dugu 1:1 eskalan egindako Imanolena etxearen zuinketa eginez. 

Ariketa egiteko, euskera eta gaztelania talde desberdinak egin ziren ekintza desberdinak burutzeko: etxearen eraikuntza (egitura, fatxadak,...), instalakuntzak, konpozisio eta prozesuaren koordinazioaz arduratzen zirenak. Oina adierazteko material desberdinak erabili dira: adreilua, papera, kartoia,...  Azken talde honetan gu aurkitu gara, argazkiak ateratzen egun osoan zehar amaieran "stop motion" montaje bat egiteko (prozesu osoa erakusten duen bideoa). 

Prozesuaz gain, elkarrizketa batzuk sartu ditugu bideoan, irakasle, ikasle eta Miguel de Garay (etxearen zuinketa egin zuen arkitektoa) eginak direnak; ariketari buruzko iritzia jakiteko.