Bost asteko tailer bateratu honi amaiera emateko, lau asteetan zehar eigndako azterketa aurkeztu dugu 1:1 eskalan egindako Imanolena etxearen zuinketa eginez.
Ariketa egiteko, euskera eta gaztelania talde desberdinak egin ziren ekintza desberdinak burutzeko: etxearen eraikuntza (egitura, fatxadak,...), instalakuntzak, konpozisio eta prozesuaren koordinazioaz arduratzen zirenak. Oina adierazteko material desberdinak erabili dira: adreilua, papera, kartoia,... Azken talde honetan gu aurkitu gara, argazkiak ateratzen egun osoan zehar amaieran "stop motion" montaje bat egiteko (prozesu osoa erakusten duen bideoa).
Prozesuaz gain, elkarrizketa batzuk sartu ditugu bideoan, irakasle, ikasle eta Miguel de Garay (etxearen zuinketa egin zuen arkitektoa) eginak direnak; ariketari buruzko iritzia jakiteko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario