martes, 11 de febrero de 2014

PROIEKTUAK II - 1. ariketa: izoztegia

Ailegatu gara bigarren lauhilabetearen 4. astera eta horrek proiektuaren entrega dagoela deritzo. 

Izoztegi bat sortu behar genuen Ondarreta hondartzan (komunak gehituz); horretarako lehenago tokia aztertu behar zen eta aukeratu eraikinaren tokia, paseo osoan zehar, paseoa eta hondartzaren altuera aldatzen baita. 

Nire kasuan, honako hau da kokapena (markatuen dagoen modulua):


Leku honetan dagoen altuera metro batekoa da, eta hau aukeratu nuen, geroago azalduko dudan bezala, hondartzarekiko konexioa sortu nahi nuelako.

Aurreko asteko ideia behin aurkeztuta klasean eta gogoeta eginez, izoztegiaren proiektua beste forma bat hartu du. Aurreko asterako egindako ideian erabilitako modulu bat erreferentzi bezala hartu dut, ideograma eta influentzia berri batzuk finkatuz:



Erreferentzia nagusia Mies Van der Rohe izan da Farnsworth etxearekin. Bi altueratan banatzen du "xafalk erabiliz eta haien artean konektatuta daude bertikaltasun elementuekin, horizontaltasuna bestearen gainetik nabarmenduz. Horrez gain, horizontaltasun kontzeptuarekin, eraikina guztiz integratzen du ingurumenean, ostoporik sortu gabe.



Beraz, nire proiektuan ideia hau ere erreflejatu nau nuen, hiriaren eta hondartzaren arteko konexioa sortuz, izoztegia trantsitziozko elementu bat izanez; eta izoztegi osoan zehar Donostiak inguratzen duen pasaia desberdinak ikusi ahal dira.

Beste alde batetik, "xaflak" konbinatzerako orduan maila desberdinak egiteko, Jorge de Oteiza eskultorea erreferentzi bezala hartu dut, bere obra batzuetan ikusi ahal delako karratu eta laukizuzenen bidez irudi edo bolumenak sortu ahal direla, eta elementu guzti hau erabat konektatuta geratzen dira.




Azken finean, izoztegia denbora pasatzeko leku bat izan behar da, paisaiaz disfrutatuz, eta urte osoan zehar, hau da, nahiz eta izoztegua itxita egon, eraikina aterpe funtzioa betetzen du.



Behin proiektuaren oinarriko atala erakutsita, planoak hutsiko dizkizuet:
Ariketan eskatzen zen planoak egitea 1/30 eskalan, baina tamainagatik 1/50, eskala txikiago batean, eginda daude. Maketa berriz, 1/30-n.

Oina:


Altxaerak:




Ebaketa, izoztegiaren barneko aldea hobeto ulertzeko:




Azkenik, maketaren hainbat argazki:












No hay comentarios:

Publicar un comentario